Itxi

Musika

Argitalpena

'Kafe aleak': disko bat, mundu bat

'Kafe aleak, 121 disko irakurketa' liburuan, musikari ez diren 121 musikazalek diska bat aukeratu eta horren gaineko hausnarketa egin dute, euskara hutsean.

"Kafe aleak, 121 disko irakurketa" izeneko liburua aurkeztu dute Bilbon. Musikari ez diren 121 musikazale, kultur eragile edota kazetariren iritziak biltzen ditu liburuak. Bakoitzak diska bat aukeratu eta horren gaineko hausnarketa egin du. Euskara hutsez idatzitako liburua, salgai dago.

2008an sortu zuten “Kafea eta galletak” izeneko disko foruma Gernikako gaztetxean. Diskoak elkarrekin entzun eta hausnarketa egitea proposatzen dute. Musikariak izan dira disko forumetako protagonistak. Beraiek aukeratutako diskoak entzun, hausnartu eta ondoren, kontzertua eskaini dute. Ekimen horri jarraipena emateko bokazioz jaio da orain aurkeztutako paperezko edizioa, euskara hutsezkoa. Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguezek bultzatu dute ideia: urrats bat gehiago eman nahi izan dute. Musikarien iritziak ezezik, musikazaleenak ere jaso nahi izan dituzte, Leire Lopezek azaldu digun bezala.

Miren Jaio artista, Maria Bilbao Lady Festeko antolatzailea edo ta Kattalin Miner Feminista dira protagonistetako batzuk. Testuen egileen %25 soilik dira emakumezkoak, euskal musikagintzan emakumeen presentzia txikia dela adierazten duen datua.

Egileek euren kabuz argitaratu dute liburua eta beraiek dira banaketaren ardura dutenak. Liburudena eta diska denda txikietan salgai dago gaurtik aurrera. Internet bidez ere irakur daiteke liburua, kafeaetagalletak.net atarian.