Itxi

Musika

Kontzertua

Asier Polo eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, elkarrekin

Gabriel Erkorekaren "Ekaitza" estreinatuko dute, gaur Donostian, bihar Gasteizen eta etzi Bilbon.

01:22
Asier Polo eta EOS elkarlanean dira

Asier Polo biolontxelista bilbotarra eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa elkarlanean dira berriro. Oraingoan, bilbotar baten lana estreinatzeko: Gabriel Erkorekaren "Ekaitza". Arratsaldean izango da Kursaalen.

Asier Poloren birtuosismoak eta Gabriel Erkorekaren musikak ekaitzaren erdian murgiltzen gaituzte, "Ekaitza" izeneko biolontxelo eta orkestrarako kontzertuan.

Buru belarri inplikatu da Polo Donostian estreinatuko den obran. Bihar Gasteizen eta etzi Bilbon ere entzuteko aukera izango da

Musika garaikideko obra baten aurrean (hasierako zalantzak gaindituta) erromantizismoan transmititzen ohi diren sentsazio berberak aurkitzen ditu biolontxelo-jole bilbotarrak

Ekaitza, koloreak... Britten eta Elgarren beste bi obrarekin osatutako programan ikusi eta (batez ere) entzungo direnak.
Zita, gaur arratsaldeko 20:00etan Donostiako Kursaalen.