Musika
Opera
ABAO Txikik umeentzako 5 opera eskainiko ditu, 22 emanalditan
Bi lan estreinatuko dituzte: 'La princesa arabe' antzezlanarekin OLBEren 60. urteurrena ospatuko dute eta 'Un cuento de Navidad' lanak Iñigo Casalisen musika du, Dickensen testuarekin.
-
ABAO Txiki. Argazkia: EITB
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) umeentzako zortzigarren denboraldia aurkeztu du. 22 emanaldi izango dira guztira: bost lan eta horietatik bi estreinaldiak izango dira.
OLBEk ohar batean jakinarazi duenez, umeentzat emanaldiak larunbatean hasiko dira "Pedro eta Otxoa" operarekin. Sergei Prokoieven konposizioa argizko txotxongiloekin eramango dute taula gainera eta Jon Paul Laka OLBEko zuzendari artistikoak egingo ditu kontalari lanak. "La princesa arabe" izango da estreinaldietako bat: OLBEren 60. urteurrena ospatuko dute horrela eta Juan Crisostomo Arriaga musikari bilbotarrari omenaldia egingo diote.
Denboraldiko beste estreinaldia "Un cuento de Navidad" izango da, Iñigo Casalíren musikarekin eta Dickensen testuekin. Umeei eskainitako denboraldia "El superbarbero de Sevilla" lanarekin osatuko dute, El Triciclek Rossiniren operan oinarritutako lana, eta "El traje del nuevo emperador" Casalíren musikarekin.