Musika
Disko berria
20 urteko ibilbidea eta oraindik 'All stars'
Gozategik 13 kantuko disko bilduma kaleratu du, hogei urteko ibilbidea errepasatuz. 'All stars' izena jarri diote.
Gozategik "All stars" izeneko disko berria plazaratu du, bere hogei urteko ibilbidean arrakastarik gehien izan duten 13 kantuekin. Eta kantuok plazara aterako dituzte, datozen asteetan kontzertuak ematen ibiliko baitira han-hemenka.
Gozategi duela 20 urte aire berritzaile eta iraultzailearekin sortutako taldea da. 94an maketa bat grabatu zuten eurek sortutako kantuekin. Tartean aski ezaguna egin zen "Nor nori nork".
Luzaroan irautea zen euren asmoa baina ez zuten uste 20 urte beteko zituztenik. Hogei urte elkarrekin eta sei disko kaleratuta, taldeak lanean jarraitzen du. Urtemuga ospatzeko, taldeak bere buruari oparitzen dion bilduma da "All Stars".
Zuzeneko kontzertuetako kolorea, nortasuna, eta bizitasuna biltzen ditu beraz 13 kantuz osatzen den bildumak. Egindako lanarekin pozik eta aurrera begira kontzertuekin jarritzeko gogoz.
Larunbata honetan bertan Nafarroako Aurtitz-Iturenen izango dira eta datorren hilean Orion eta Idiazabalen.