Itxi

Musika

Saria

Kiko Veneno, gaur egungo musiken alorreko sari nazionala

Bi belaunaldien arteko lotura egiten jakin duelako eman diote saria, epaimahaikideek jakinarazi dutenez. Bilbon arituko da, abenduaren 28an.

  • Kiko Veneno. Argazkia: EITB

    Kiko Veneno. Argazkia: EITB

Kiko Veneno saritu du Espainiako Kultura ministerioak gaur egungo musiken alorreko sari nazionalarekin. Herri musikagintza zabaltzen asmatu duelako eman diote Kiko Venenori gaur egungo musiken sari nazionala.

Konposizio sari nazionala Jesus Torresentzat izan da. Zaragozako musika konposatzaile honen ibilbide oparoa eta bere estetika independientea saritu nahi izan ditu epaimahaiak.

Eta musika alorreko beste sari nazionala, interpretazioarena, Javier Perianes pianojotzailearentzat izan da. Huelvako musikariaren errepertoriaren malgutasuna eta musika espainiarra munduan zabaltzeko egin duen lana saritu nahi izan diote.

Kiko Veneno, Jesus Torres eta Javier Perianesentzat beraz, aurtengo musika sari nazionalak.

Kiko Veneno Bilboko Santana 27 aretoan izango da, "Echate un cantecito" diskoaren 20 urteak ospatzeko, abenduaren 28an.