Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Balantzea

Durangoko Azokako salduena

Kirmen Uriberen lan berria eta Toti Martinez de Lezearen 'Mareas' daude salduenen artean. Musikari dagokionean, Gatiburen eta Goseren disko berriak dira aipagarrienak.

  • Kirmen Uribe, en Durango. Foto: EITB

    Kirmen Uribe, en Durango. Foto: EITB

Gerediaga elkartearen arabera, sortzaile, editore zein saltzaileak oso pozik agertu dira 47. Durangoko Azokaren edizio honen amaieran eta uste baino gehiago saldu dute.

Kirmen Uriberen lan berria, "Mussche" eta Toti Martinez de Lezearen "Mareas" daude salduenen artean. Musikari dagokionean, Gatiburen disko berria da aipagarriena, eta Gose da disko gehien saldu dituen bigarren taldea. Honen atzetik, Betagarri eta Mikel Urdangarin izan dira arrakastatsuenak.

Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendariak esan duenez, iaz baino bisitari gehiago izan ditu Azokak, egun bat gutxiago izan arren. Saltzaileak ere oso pozik agertu dira salmentarekin. 106.000 lagun sartu dira Landako gunean lehen hiru egunetan, iazko bost egunetan baino gehiago.

253 saltoki izan dira, 127 argitaletxe eta 400 nobedade.