Itxi

kultura

Artxiboa

Vatikanoaren artxiboko dokumentuak, online

Horregatik, ikerlariei lana errazteko, argitaratu dute gida-liburu hau. Euskal Herriarekin zer ikusia duten gaiak bildu dituzte, batetik, erdi aroko dokumentuak; eta, bestetik, aro berrikoak.

  • Vatikanoaren artxiboko dokumentua. Argazkia: EITB

    Vatikanoaren artxiboko dokumentua. Argazkia: EITB

Euskal historia aztertu nahi dutenek, erraztasun gehiago dauzkate orain. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko unibertsitatearen eta ikerketa zientifikorako zentroaren laguntzaz, Vatikanoaren artxibotik dokumentuak hartu, bildu eta gida bat publikatu dute.

Milaka artxibo eta milaka dokumentu daude gordeta Vatikanoaren artxiboan. Bertan aurki daitezke eginiko eskariak, erreguak, negoziazioak eta baita sinatutako hitzarmenak ere. Azken batean, dokumentu horiek guztiak garaiko bizitzaren, gizartearen, isla dira. 12 mendez bilduriko informazioa dago bertan jasoa.

Duela 130 urtera arte, ostera, Vatikanoaren artxiboak sekretuak ziren, ikerlariek ateak itxita zituzten. Ordutik ostera, Aita Santuak artxiboa ireki, eta dokumentu horiek dira ikerlariek informazio historikoa eskuratzeko duten iturri onenetarikoa.

Halere, dokumentu asko dira: apalategietan antolatu eta horiek ilaran jarriko bagenituzke, 85 kilometro inguruko luzera izango lukete. Horregatik, ikerlariei lana errazteko, argitaratu dute gida-liburu hau. Euskal Herriarekin zer ikusia duten gaiak bildu dituzte, batetik, erdi aroko dokumentuak; eta, bestetik, aro berrikoak. Lan hori Euskal Herriko unibertsitateak eta CSIC-ek egin dute, José Ramón Díaz de Durana katedraduna eta Cristina Jular ikerlaria gidari.

Gida online (PDF) kontsultatu daiteke.