Itxi

kultura

Moda

Balenciaga museoak bilduma handitu du

Eusko Jaurlaritzak Ramon Esparzari erosi dizkion 82 soineko utzi dizkio museoari.

1:32
Balenciaga museoa

Eusko Jaurlaritzak Cristobal Balenciagaren 82 soineko utzi dizkio. Denak Ramon Esparzari erosi dizkio, jostunaren idazkaria eta sortzailearen oinordekoa. Getariako Balenciaga museoak, hortaz, orain arte ikusi gabeko 82 soineko erakutsiko ditu. Ziurrenik baten batek jantziko zuen estudioan, baina ez ziren inoiz salgai izan: hori da bildumaren berezitasunetako bat. 40eko, 50eko eta 60ko hamarkadetako jantziak dira eta oso ondo zainduta daude. Gutxinaka-gutxinaka, Balenciaga museoak antolatuko duen erakusketetan jarriko dituzte ikusgai.

Jabier Gonzalez de Durana zuzendariak bildumaren garrantzia goraipatu du.

Bilduma garrantzitsua da, kopuruari dagokionean eta soinekoen kalitateari dagokionean. Astero hainbat emate jasotzen ditu museoak eta azken urtean hainbat dohaintza jaso dituzte eta gordailuan utzitakoak ere asko dira. Cristobal Balenciaga egilearen 1.350 pieza baino gehiago duen bilduma dute.

Apurka-apurka erakusten joango dira 82 lan horiek. Maiatzean erakusketa berri bat izango da eta orain jasotako soineko horietako batzuk ikusi ahal izango dira.