Itxi

kultura

Hitzaldia

Xabier Kintana, euskararen batasunaren inguruan

Euskaltzainaren hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en, asteazkenean 19:00etatik aurrera. "Badu Bada" erakusketaren baitan izango da hitzaldia.

  • Xabier Kintana, eskuinean, Mikel Martinezekin eta atsuekin. Argazkia: EITB

    Xabier Kintana, eskuinean, Mikel Martinezekin eta atsuekin. Argazkia: EITB

Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkariak "Euskararen batasuna: 49 urte geroago" hitzaldia eskainiko du asteazkenean, "Badu Bada" erakusketaren testuinguruan. eitb.com bitartez zuzenean jarraitu ahal izango da. Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da.

Xabier Kintana euskaltzainak eta Euskaltzaindiako idazkariak euskararen batasunak egin duen ibilbideari buruzko hitzaldia emango du.

Jada 45 urte igaro dira Euskaltzaindiak, erakunde gisa, 1968an Arantzazuko batzarrean euskararen batasunaren erronkari erantzutea erabaki zuenetik. Lau urte lehenago ere Baionan Euskal Idazkaritzak horretarako lehen pausoak emanak zituen. Garrantzi handiko ekitaldi horietatik ia mende erdia igaro da, eta, beraz, badago tarte nahikoa euskararen batasunaren historia nolabaiteko perspektibaz ikusteko: sorrera, oinarriak, garaiko premiak, borrokak, kritikak, bilakaera...