kultura
Hitzaldia
Nola negoziatzen du garunak bi hizkuntzekin batera?
Manuel Carreiras Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko zentroko zuzendariak hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 'Badu, Bada' erakusketan. eitb.com-ek zuzenean eskainiko du.
-
'Badu, Bada' erakusketa. Argazkia: EITB
Manuel Carreiras Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko zentroko zuzendaria da eta hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Donostiako San Telmo Museoan, "Badu, Bada" erakusketaren testuinguruan. Gaztelaniaz izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en. Kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren azken ikerketak ezagutzeko aukera emango du hitzaldiak.
Gehiengoak jaiotzetik hizkuntza bat baino gehiago ikasten du edo bigarren hizkuntza bat ikasteari denbora eta esfortzu asko eskaintzen dio. Elebitasuna munduan hazten doan fenomenoa da eta oso aukera ona burmuinaren plastikotasuna ikertzeko. Nola negoziatzen du garunak bi hizkuntzekin batera? Elebidunen burmuina ezberdina al da? Gure garuna aldatu egiten al da bigarren hizkuntza ikasten dugunean? Elebitasunak Alzheimerrarengadik babesten al gaitu? Hitzaldian gai horien eta elebitasunarekin harremana duten beste batzuren inguruko ezagutza zientifikoa zertan den azalduko du Carreirasek.
Hitzaldia gazteleraz izango da euskarazko aldibereko itzulpenarekin. Sarrera librea da lekuak bete arte eta zuzenean eitb.com-en.