Itxi

kultura

Minbiziak jota

Eugenio Trias filosofoa Bartzelonan hil da, 70 urte zituela

Erredakzioa

Ortega y Gasseten ostean, gaztelaniaz izandako pentsatzaile nagusia zen, eta filosofiaren atal guztiak landu zituen, baina artearen eta estetikaren filosofia eta erlijioarena landu zituen batez ere.

  • Eugenio Triasek artea eta estetikaren filosofia eta erlijioarena landu zituen, batez ere. Efe.

    Eugenio Triasek artea eta estetikaren filosofia eta erlijioarena landu zituen, batez ere. Efe.

Eugenio Trias filosofo kataluniarra hil egin da 70 urte zituela, Bartzelonan, David Trias semeak konfirmatutakoaren arabera. Triasek birikietako minbizia zuen aspalditik.

Trias 15:00ak jota hil da, Bartzelonako Dexeus Klinikan, 2005ean antzeman zioten minbiziaren kontra borrokan egin ostean.

Ortega y Gasseten ostean, gaztelaniaz izandako pentsatzaile nagusia zen, eta filosofiaren atal guztiak landu zituen, baina artearen eta estetikaren filosofia eta erlijioarena landu zituen batez ere.

Filosofoaren hil kapera astelehenean jarriko dute Bartzelonako Les Cors Tanatorioan eta hileta astearterako aurreikusita dago. Ondoren, Montjuiceko hilerrian hobiratuko dute.