Itxi

kultura

Nagel

Auzitegi Gorenak Zornotzako 'Patata' mugitzeko baimena eman du

Zornotzako udalak Andres Nagel artista gipuzkoarrak egindako eskultura tokiz aldatzeko baimena jaso du.

  • Nagelen 'Patata', Zornotzan. Argazkia: EITB

    Nagelen 'Patata', Zornotzan. Argazkia: EITB

Auzitegi Gorenak Andres Nagel artista gipuzkoarrak egindako eskultura ('Patata') tokiz mugitzeko baimendu du Zornotzako udala, baldintza zehatz batzuen pean. Auzitegiaren arabera, "egileak artelanaren osotasunerako duen eskubide moralean oinarrituta ezin da kokalekua aldatzea erabat, egoera edozein dela ere, debekatu eta, kasu bakoitzean, unean uneko interesak aztertu behar dira".

Arte y Derecho Fundazioko kidea da artista eta jurisprudentzia sortzea zuen helburu, sortzaileen eskubide morala defendatzeko. 2002 urtean hasi zen, Zornotzako udalak Nageli brontzezko eskultura bat egitea eskatu zionean, 2, 5 tonetakoa, 8,5 metro luzekoa eta 2,08 zabalekoa. Sabino Arana, Carmen, San Miguel eta San Pedro kaleak gurutzatzen diren puntuan bertan biribilgune bat jarri eta bertan jarriko zuten eskultura. Hiriko gune hori oinezkoentzat egin nahi dute eta eskultura tokiz aldatzea erabaki zuen Udalak. Donostiako eskulturgileak salaketa jarri zuen, egilearen eskubide moralak lana itsustu edo aldatuko lukeen edozein ekintza babesten duelako.

Lehen instantziak salaketa onartu egin zuen eta azaltzen zuenez, Zornotzako udalak ez du eskultura tokiz aldatzeko eskubiderik, baina tokia ez zen lanaren integritatea markatzen.