kultura
Erakusketa
'Badu, Bada' euskarari buruzko erakusketaren azken egunak
Ostegunean, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari eta aktoreak erakusketarako azken bisita gidatu berezia eskainiko du 19:00etatik aurrera.
-
'Badu, Bada' erakusketa. Argazkia: EITB
Donostiako San Telmo Museoan ikusgai dagoen "Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketa ikusteko igandera arte izango dugu, orduan itxiko baititu ateak.
Ostiralean, otsailaren 15ean, eguerdiko 12:30 aldera, Donostiako Alde Zaharrean hileko hirugarren larunbatetan egiten den "kantujira" erakusketatik pasako da. Lehen aldia izango da Donostia Kantuz elkarteak antolatutako ekimen hau San Telmo Museoan sartuko dela, eta hala, erakusketaren aitzakian geldialdia egingo dute bertan. Santa Kordatik sartuko dira (museoak 31 de Agosto kalearen ondoan daukan sarrera) eta museoko sarrera nagusitik atera.
Larunbatean, otsailaren 16an, Korrika Kulturalaren harira, didaktikaren inguruko bi hitzaldi labur egongo dira aldi berean erakusketako aretoetan goizeko 11:00etan. Gaiak "Euslider" eta "Ikastaldeen heterogeneitatea" izango dira.
Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketak euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertzen ditu 1.100 metro koadrotan eta 10 espaziotan. San Telmon da ikusgai.
Euskararen jatorriari buruzko galderak egiteaz gain, galdera honi erantzunak bilatzen saiatuko da 'Badu, bada': 'Zein da etorkizuna, gaur egungo testuinguru eleanitzean?'.