kultura
Balantzea
'Badu, Bada', urteko erakusketa bisitatuena San Telmon
Donostiako San Telmo museoak 115.000 bisitari pasa hartu zituen 2012an. Bisitarien herena donostiarra izan da.
Donostiako San Telmo museoak 115.000 bisitari pasa hartu zituen 2012an. Hala adierazi dute, iazko balantzearen eta aurtengo programazioaren aurkezpenean.
Museo berria zabaldu zenetik urte eta erdi igaro ondoren, azken hilabeteetako jarduna eta eskaintza sendotu egin da.
Guztira 115.500 lagunek bisitatu dute museoa eta 22.000 pertsonek hartu dute parte antolatutako hitzaldi, ikastaro eta jaialdietan. Bisitarien herena donostiarra izan da.
Erakusketei dagokionean formatu haundiko lau nabarmentzekoak: Josep Maria Serten modeloaren argazki artxiboak, Bazterreko irudiak, "Pantaila Globalak", eta arrakastatsuena amaitu berri den "Babu Bada" 17.500 bisitarirekin.
Europako museo onenaren 2013ko EMYA sarirako zerrendan dagoen SanTelmo Museoak datozen hilabetetarako beste hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste Donostiaren Bigarren Mendeurrenaren inguruko erakusketa zabala.