kultura
Hitzaldia
Neandertala klonatu daiteke?
Zientziateka zikloak gaurkotasunezko gai honen inguruko hitzaldia eskainiko du. 19:00etatik aurrera, zuzenean eitb.com.
-
Neandertaleko ume baten berreraikitzea, Zuricheko unibertsitatean. Argazkia: EFE
'Neandertala klonatu?': izenburu horren pean hitzaldia eskainiko du Zientziateka zikloak, egungo zientzia eta teknologia gaiak landuko dituen topaketa egitarauak. Ana Aguirre, Genetikako irakaslea eta Agente Biologikoekin eta Genetikoki Eraldatutako Organismoekin Ikertzeko CEIAB-UPV/EHU Etika Batzordeko kidea eta Mabel Marijuán, Bioetikako irakaslea eta UPV/EHUko ikerketako Etika zuzendaria, izango dira.
Asteartean, hilak 26, 19:00etatik aurrera izango da, AlhondigaBilbaoko Bastida aretoan. Zuzenean eskainiko dugu eitb.com-en.
George Church genetistari (Harvardeko Unibertsitatea) orain gutxi egindako elkarrizketa batean, neandertala klonatzeko aukera aipatu zen, eta horrek erantzun uholdea eragin du nazioarteko prentsan. Bi gai eztabaidatzen dira, funtsean: teknikoki posible den eta etikoki onargarria den. Hitzaldi honetan, bi gaiak jorratuko dira.