Itxi

kultura

Euskara

Inoiz euskaraz egin den corpusik handiena, 205 milioi hitzekin

EHUko Euskara Institutuak garatu du eta ehu.es/etc webgunean kontsultatu daiteke.

  • 'Egungo Testuen Corpusa' webgunea. Argazkia: EITB

    'Egungo Testuen Corpusa' webgunea. Argazkia: EITB

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak 'Egungo Testuen Corpusa' aurkeztu du. Inoiz euskaraz egindako corpusik handiena.

205 milioi hitz biltzen dituen corpusa da Euskara Institutuak garatu eta online kontsulta daitekeena. Aukeratutako testu guztiak XXI. mendekoak dira, modernoak eta anitzak. Kazetaritza testuetatik hasi eta telebistako gidoietaraino. Ibon Sarasola, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Euskara Institutuko kideak azpimarratu duenez, corpusa batez ere, fidagarria da.

Internet bidez kontsulta daitekeen corpusa (ehu.es/etc) batez ere hizkuntzaren inguruko ikerketak egiten dabiltzan pertsonei zuzendurikoa da. Erabilterreza da eta emaitza ugari esakaintzen ditu. Hitz bakoitzaren aldaera guztiak eta sare semantikoa automatikoki agertzen dira bilaketa egitean. Hortaz gain, hitzaren eboluzioa ere ikus daiteke grafiko bati esker.