Itxi

kultura

Hitzaldia

Zer jaten dugun badakigu?

Kepa Escuderok, AZTI-Tecnaliako elikadura kalitatea eta segurtasuna hautemateko sistemen arduradunak, "Zer jaten dugun badakigu?" hitzaldia eskainiko du asteazkenean Zientziatekan.

Kepa Escuderok, AZTI-Tecnaliako elikadura kalitatea eta segurtasuna hautemateko sistemen arduradunak, "Zer jaten dugun badakigu?" hitzaldia eskainiko du asteazkenean Zientziatekan. Zuzenean eskainiko dugu eitb.com-en.

Asteazkenean, 19:00etatik aurrera izango da, AlhondigaBilbaon. Sarrerak zentroaren informazio puntuan eskuratu daitezke. Sarrera doakoa da eserleku guztiak bete arte.

Inoiz baino informazio gehiago dugu eskura jaten dugunari buruz. Elikagai bakoitzaren ezaugarriak "argi eta garbi" deskribatzera behartzen gaituzten arau eta legeak ditugu. Hala ere, diru-arrazoiek bultzatuta, iruzurrak gertatu dira elikagaien inguruan hauek saltzen hasi zenetik. Batzuetan, osagai baten ordez antzerako ezaugarriak dituen beste osagai merkeago bat jartzen da, edo benetako jatorriaren ordez beste bat adierazten da. Halere, txahal-haragiak zaldi-haragia duen edo Kantauri itsasoan arrantzatuak izan direlakoan erosi ditugun antxoak benetan Mediterraneoan edo Marokon arrantzatu diren egiaztatzeko baliabide zientifikoak ditugu gaur egun.