Itxi

kultura

Kartelak

Sanferminetarako atzera-kontaketa

Epaimahaiak 400 karteletik gora jaso ditu eta orain, herritarren botoek erabakiko dute zeinek iragarriko dituen jai ospetsuak.

0:49

Hiru hilabete barru San Fermin betean izango gara eta Iruñeko kartel lehiaketako zortzi finalistak jakinarazi dituzte.

Epaimahaiak 450 lanetik gora jaso ditu eta orain, herritarren botoek erabakiko dute (azken bost urteotan bezala) zeinek iragarriko dituen jai ospetsuak.

Boto emaileek Iruñean erroldatuta egon behar dute. Hainbat bide ireki dituzte horretarako, baina NAN edo pasaportea eta izen-abizenak aurkeztu beharko dituzte horretarako.

451 kartel jaso dituzte aurten. 178 iruindarrek egin dituzte (ia %40) eta 92 Nafarroako beste udalerritatik datoz. Hortaz, Nafarroako egileek egindako kartelak %60 inguru dira aurten.