Itxi

kultura

Zuzenean

'Salud: ciencia y comunicación' jardunaldiak, zuzenean streaming bidez

Félix Goñi, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Fernando de la Cruz eta Antonio Pérez Ron adituek parte hartuko dute. Azken horren 'El mal del cerebro' dokumentala ikusgai izango da.

eitb.com-ek 'Salud: Ciencia y comunicación' jardunaldiak zuzenean eskainiko ditu: Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfoan, Baroja aretoan) izango dira, ostegun goizean. Félix Goñi, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Calos Matute, Esperanza García, Fernando de la Cruz, Fermin Apezteguia eta Fernando Unda adituek hartuko dute parte, besteak beste. Ordu erdi baino gutxiagoko hitzaldiak eskainiko dituzte.

Gainera, Antonio Perez Ronen 'El mal del cerebro' eskainiko dute eta egileak berak parte hartuko du, bideokonferentzia bitartez.

Ostegunean, apirilaren 18an, 09:00etatik 14:00etara, zuzenean eitb.com-en 'Salud: ciencia y comunicación' jardunaldiak.

Programa:

09:00 – 09:15 Aurkezpena: Félix Goñi, Bizkaia Biofisika Fundazioaren presidentea (CSIC-UPV/EHU) eta Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUren Kultura Zientifikoaren Katedraren koordinatzailea

09:15 – 09:40 Carlos Matute (Achucarro Basque Center for Neuroscience): Neurozientziaren erronkak

09:40 – 10:05 Esperanza García Molina (SINC): Paperetik berrira

10:05 – 10:30 Antonio Martínez Ron-en dokumentuaren proiekzioa: "Burmuineko gaitza" (1. zatia)

10:30 – 10:55 Fernando de la Cruz (Kantabriako Unibertsitateko Biologia Molekularreko Dptua.): Bakterio superbirulentoak eta antibiotikoei erresistenteak

10:55 – 11:20 Fermín Apezteguía (El Correo): Osasunaren kazetaritza krisialdian

11:20 – 11:40 "Burmuinaren gaitza" proiekzioa (2. zatia)

11:40 – 12:00 KAFE ATSEDENALDIA

12:00 – 12:25 Fernando Unda (EHUren Medikuntza fakultateko Biologia Zelularreko eta Histologiako Departamentua): Hortzeko pulpa: ama-zelulak ehunak birsortzeko

12:25 – 12:45 "Burmuinaren gaitza" proiekzioa (3. zatia)

12:45 – 13:00 Antonio Martínez Ron (Lainformación.com) "Burmuinaren gaitza"-ri buruzko bideokonferentzia

13:00 – 14:00 EZTABAIDA, MAHAI-INGURUA

14:00 MINTEGIAREN BUKAERA