Itxi

kultura

Akordioa

Euskaltzaindia eta AEK, elkarrekin bidaiatzen

Hitzarmen horri esker, AEK-k argitaratzen duen "Aizu" aldizkariko testu-multzoa euskal akademiak lexiko bilduma ostatzeko erabiliko du.

Euskaltzaindiak eta helduen euskaraz irakaskuntzaz arduratzen den AEK erakundeak hitzarmena berritu dute. Euskararen normalizazioa, sustapena eta ikerketa bueltzatuko dituzte elkarlanean.

Hitzarmen horri esker, AEK-k argitaratzen duen "Aizu" aldizkariko testu-multzoa euskal akademiak lexiko bilduma osatzeko erabiliko du.

Hizkuntzaren erabilera, ikerketa eta dibulgazioa sustatzea da AEK-k eta Euskaltzaindiak sinatu berri duten hitzarmenaren helburu nagusia. Horrela, AEK-k "Aizu!" Aldizkariko testu multzoak akademiaren esku jarriko ditu Euskaltzaindia garatzen ari den Lexikoaren Behatokia egitasmoa elikatzeko.

Bestalde, bi erakundeek argitaraturiko argitalpenak trukatuko dituzte eta errraztasunak emango dizkiote elkarri euren azpiegiturak erabiltzeko. AEK-k gainera, Euskaltzaindiari egingo dizkio gramatika, lexiko, ortografía, onomastika eta euskalkien erabileraren inguruko kontsulta eta iradokizunak.

Helburuak betetzeko, AEK-k eta Euskaltzaindiak jarraipen batzordea sortuko dute, erakunde bakoitzeko bina kide izango dituena. Hitzramenak bost urteko iraupena izango du.