Itxi

kultura

Omenaldia

Sarriegi maisuari omenaldi beroa

12:00tan Konstituzio Enparantzan bildu da jendea txistulari bandaren inguruan, eta Sarriegik egindako alkate soinua joz.

1:11

Raimundo Sarriegiren heriotzaren mendeurrena dela eta, omenaldi sentitua antolatu dio udalak musikari donostiarrari.

Donostiarrei eguerdian jarri die hitzordua Udalak Sarriegi omentzeko. Ekitaldi xume eta sentikorra egin zaio musikari donostiarrari, eguerdiko 12:00tan Konstituzio Enparantzan bildu da jendea txistulari bandaren inguruan, eta Sarriegik egindako alkate soinua joz Sarriegi Enparantzara abiato dira denak eta bertan Beñat Gaztelumendik bertsoak jarriko ditu.

Amaitzeko, Donostiako Martxa kantatu da bildutako guztien artean, horrela gogoratu eta eskertuko du Donostiak Raimundo Sarriegi, hiritarren hainbat poz eta atsegin uneri soinu banda jarri zion musikaria.