Itxi

kultura

Hitzaldia

Zer 'laguntza' erabiltzen dituzte kirolariek?

eitb.com-ek 'Kirol etekina, laguntza ergogenikoak eta dopina' eskaainiko du zuzenean. Jon Irazusta EHUko Fisiologia katedradunak parte hartuko du.

eitb.com-ek 'Kirol etekina, laguntza ergogenikoak eta dopina' hitzaldia eskainiko du zuzenean asteazkenean 19:00etatik aurrera. Jon Irazusta EHUko Fisiologia katedradunak parte hartuko du.

Azken urteotako dopin kasu ugariek kirol mundua gogor astindu dute. Baina etekin fisikoa hobetzeko substantziak askoz ere lehenago hasi ziren erabiltzen, lehiaketa-kirola hasi aurretik, hain zuzen ere. Substantzia horiei "laguntza ergogeniko" deritze, baina guztiak ez dira dopintzat hartzen. Esaterako, kafeina hura hartzen duenaren etekin fisikoa hobe dezakeen substantzia ernagarria da, hala ere, gaur egun ez dago debekatuta haren kontsumoa kirolarientzat. Zientziatekaren hurrengo edizioan, besteak beste, kirolean erabiltzen diren laguntza ergogeniko ohikoenak azalduko dira eta produktuak dopintzat hartzeko dauden irizpideak zein diren.

Jon Irazustak, EHU-ko Fisiologia katedraduna, "Kirol etekina, laguntza ergogenikoak eta dopina" hitzaldia eskainiko du AlhondigaBilbaon, maiatzaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Hizketaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok hilean behin antolatzen duten Zientziateka ekimenaren barruan antolatu da.

Jarraitu hitzaldia hemen.