kultura
Zuzenean
Unibertsoaren alderdi ezezagun guztiak, egun batean
eitb.com-ek 'El Universo en un día' hitzaldi-sorta zuzenean eskainiko du larunbat honetan. Zientziaren jazoera garrantzitsuenen ikuspegi orokorra eskaini nahi dute.
"El Universo en un día" dibulgazio hitzaldi-sorta zuzenean eskainiko du eitb.com-ek. Zientziaren jazoera garrantzitsuenen ikuspegi orokorra eskaini nahi dute.
Kosmosaren historiaren ibilbide atsegin eta dibertigarria eskainiko dute... Big Bangetik hasita, Unibertsoaren balizko amaiera arte. 25 minutuko iraupena izango du hitzaldi bakoitzak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Paraninfoan egingo dute. Halere, eitb.com-en bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
'El Universo en un día' ekitaldiaren programazioa
2013ko MAIATZAREN 25, LARUNBATA– GOIZEKO SESIOA
9:45 – Aurkezpena eta ekitaldiaren inaugurazioa
10:00 – Big Banga – Miguel Santander (Astrofisikoa eta zientzia-fikziozko idazlea)
10:30 – Las primeras galaxias – Javier Armentia (Astrofisikoa eta Pamplonetarioko zuzendaria)
11:00 – La vida de las estrellas – Natalia Ruiz (Dibulgatzaile zientifikoa)
11:30 – Atsedenaldia
12:o0 - Formación del sistema solar – Ricardo Hueso (ETSko Ingenieritza irakaslea eta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen kide)
12:30 – El nacimiento de la Tierra – César Tomé (Dibulgatzaile zientifikoa)
13:00 – El origen de la vida – Carlos Briones (CSICeko zientifikoa,CAB-INTAko Astrobiologia Zentroko Eboluzio Molekularreko Laborategian)
13:30 – Atsedenaldia
2013ko MAIATZAREN 25, LARUNBATA– ARRATSALDEKO SESIOA
17:00 – La evolución – Antonio Osuna "Biotay" (Dibulgatzaile zientifikoa)
17:30 – Vida y diversidad – Carlos Chordá (Dibulgatzaile zientifikoa)
18:00 – Los inicios del hombre – Pepe Cervera (Paleontologoa eta dibulgatzaile zientifikoa)
18:30 Atsedenaldia
19:00 – Cultura y evolución humana – Juan Ignacio Pérez (Kultura zientifikoko katedraduna UPV/EHUn)
19:30 – El futuro de la Humanidad, de figurante a guionista del universo' – Gouki (Dibulgatzaile zientifikoa eta transhumanista)
20:00 – El final del Universo – Aitor Bergara (Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika irakaslea eta Materialen Fisikaren zentroko kidea – CSIC-UPV)