Publizitatea
Itxi

2013/09/03

15:36

kultura

Polemika

Donostia 2016ko zuzendari izateko 'proposatu' zuten Nogeras

Izendapenak polemika sortu du, mezu elektroniko batean postua eskaini ziotela azaltzen baitzuen eta baiezkoa eman zuela aitortu.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren zuzendari nagusiak, Itziar Nogerasek, Udalak kargurako "proposamena" luzatu ziola aitortu du. Halere, prozesua "garbia" eta Patronatuak "adostua" izan zela gaineratu du.

Izendapenak polemika sortu du, izan ere, Elhuyar Fundazioko lankideei mezu elektroniko bat bidali zien, Donostia 2016ko zuzendari kargua eskaini ziotela eta baiezkoa esan zuela esanez. Zuzendari nagusi berriak esan du Donostiako Udalak proposamena luzatu ziola, baina "bitartean hautaketa prozesua nola egin eztabaidatu" zutela. "Hainbat gomendio" jaso ondoren, Patronatuak "lehiaketa publiko bat ireki" behar zuela erabaki zuen.

Nogerasek azaldu duenez, hautaketa prozesuaren ostean Fundazioaren Patronatuak izendapena "berretsi" zuen eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak baiezko botoa eman zuten eta Kultura Ministerioa abstenitu egin zen.

Polemika piztu zenean "oso gaizki" pasatu zuela adierazi du, eta lehiaketan parte hartu edo ez baloratu zuen, baina azkenean aurkeztea pentsatu zuen Donostia 2016 proiektuak sortzen dion motibazio pertsonala dela medio. Bere ibilbide profesionalak "egitasmoarekin bat egiten du erabat", gaineratu du. Karguan "babestuta" sentitzen dela azaldu du, eta Elhuyar Fundazioan 2002tik eraman duen kudeaketa "horizontal eta parte-hartzailea" 2016ko egitasmorako egokia dela nabarmendu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;