Itxi

kultura

Gaur aukeratu dute

'15 años y un dia' Querejetaren filma joango da Oscar Sarietara

Erredakzioa

15 años y un dia filmarekin batera beste hiru pelikula izan dira Oscarretara joateko lehian: Manuel Martinen Canibal, Sánchez Arevaloren La gran familia española eta Zannouren Alacran enamorado.

3:06

15 años y un dia Gracia Querejetaren filma izango da Espainiak Oscar Sarietara eramango duen proposamena, gaur Leticia Dolera eta Unax Ugalde aktoreek aurkeztutako ekitaldian jakitera eman dutenez. Mexikoko Ariel Sarietan ere, sari nagusiak lortzeko lasterketan arituko da Gracia Querejetaren azken lana.

15 años y un dia filmarekin batera, beste hiru pelikula izan dira Oscarretara joateko  lehian: Manuel Martín Cuencaren Canibal, Daniel Sánchez Arevaloren La gran familia española eta Santiago Zannouren Alacran enamorado.

Maribel Verdu eta Tito Valverde dira Gracia Querejetaren filmearen protagonistak. Zazpi urte dira Querejetak Siete mesas de billar frances, azken lana, estreinatu zuenetik. "15 años y un dia" pelikulan, Verduk ama baten papera hartu du: semeak arazoak ditu eta Max aitonarekin (Tito Valverde) bidali du.

Malagako Zine Jaialdian Urrezko saria lortu zuen Gracia Querejetaren filmak