Itxi

kultura

Antzerkia

'¿Quien teme a Virginia Wolf?' antzezlana, Arriaga Antzokian

Erredakzioa

Edward Albee antzerkigile estatubatuarraren maisulana Daniel Veronese zuzendari argentinarraren bertsio eta zuzendaritzarekin iritsiko da agertoki bilbotarrera. Carmen Machi protagonista da.

  • 'Quien mató a Virginia Wolf' antzezlaneko irudia. Argazkia: Arriaga Antzokia

    'Quien mató a Virginia Wolf' antzezlaneko irudia. Argazkia: Arriaga Antzokia

Bilboko Arriaga Antzokiak ¿Quién teme a Virginia Woolf? obraren Euskadiko estreinaldia eskainiko du ostegun honetatik larunbatera bitartean. Edward Albee antzerkigile estatubatuarraren maisulana Daniel Veronese zuzendari argentinarraren bertsio eta zuzendaritzarekin iritsiko da eszenatoki bilbotarrera.

Carmen Machi, Pere Arquillue,, Mireia Aixal eta Ernest Villegas aktoreek lan egiten dute lan horretan.

¿Quién teme a Virginia Woolf? lanaren argumentuari dagoionez, Georgek (Pere Arquillue) eta Marthak (Carmen Machi) elkar maite dute, elkar gorrotatzen dute eta elkar behar dute. Ondo baino hobeto dakizkite elkarren ahuleziak eta nola zirikatu elkar. George historia irakaslea da, eta Martha, haren emaztea eta unibertsitateko errektorearen alaba. Biak etsituta daude eta arazo larriak dituzte alkoholarekin.

Larunbat gau batean beste irakasle batekin eta bere emaztearekin elkartuko dira, eta topaketa atsegin moduan hasten dena benetako amesgaizto bihurtuko da. Laurak gorroto kiribil batean murgilduko dira, eta azkenean lauren emoziorik intimoenak azalean geratuko dira.

Antzezlana igandera arte izango da Arriaga Antzokian: ostegunean eta ostiralean, 20:00etan, eta larunbatean, 18:30ean eta 21:30etan. Halaber, larunbat arratsaldeko 18:30ean, itsuei egokitutako emanaldi bat izango da.