Itxi

kultura

Euskara

1.600 euskaldun batuko ditu Berbaguneak gaur, Bilboko Alondegian

Mahai baten bueltan bilduko dira euskara dakitenak eta ez dakitenak, euskaraz hitz egiteko.

  • Berbagunearen aurkezpena, Iribar eta beste hainbat gonbidaturekin. Argazkia: EFE

    Berbagunearen aurkezpena, Iribar eta beste hainbat gonbidaturekin. Argazkia: EFE

Bilbok bigarren Berbagunea egingo du asteazken honetan. Mahai baten bueltan bilduko dira euskara dakitenak eta ez dakitenak, euskaraz hitz egiteko.

Deialdia euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren guztiei zuzenduta dago. Pertsona ezagunak ere batuko dira bertan; Urko Aristi, Virginia Berasategi, Koikili Lertxundi, Gontzal Mendibil eta Jose Angel Iribar, besteak beste.

Ekitaldiaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, eta erronka, berriz, euskara kalera ateratzea.

Aurtengo edizioan, 1.600 euskaldun batuko dira, aurrekoan baino 400 gehiago.