Itxi

kultura

Onarpena

Amaya Arzuaga, 2013ko Espainiako moda diseinu saria

Espainiako diseinatzaile garrantzitsuenetarikoa da eta bere bildumak Madrilgo zein Parisko pasareletan ikus daitezke.

  • Amaya Arzuaga. Argazkia: EFE

    Amaya Arzuaga. Argazkia: EFE

Amaya Arzuaga diseinatzaileak 2013ko Espainiako moda diseinu saria eskuratu du. 30.000 euroko diru-saria du, jakinarazi dutenez.

Burgosko diseinatzaileak abangoardiako lengoaia esperimentala erabiltzen du eta Espainiako diseinatzaile garrantzitsuenetarikoa da, bere bildumak Madrilgo zein Parisko pasareletan ikus daitezkeelarik. Aurreko ediziotan Manolo Blahnik, Elio Berhanyer, Paco Rabanne eta Manuel Pertegaz saritu dituzte, besteak beste.