Itxi

kultura

38. edizioa

Elena Poliatowskak jaso du Cervantes Saria

Erredakzioa

Idazleak 40 obra baino gehiago argitaratu ditu eta, horien artean, ospetsuenetako batzuk dira Hasta no verte Jesús mío eta La piel del cielo.

  • Elena Poniatowska. Argazkia: EFE

    Elena Poniatowska. Argazkia: EFE

Elena Poliatowska Amorrek (Paris, 1932) jaso du Cervantes Saria, egin duen ibilbide "bikainagatik". Gainera, epaimahaiaren aburuz, kazetaritzan modu eredugarrian jardun da, betiere "historia garaikidearekiko konpromiso irmoz".

Poliatowskak 40 liburu baino gehiago argitaratu ditu. Horien artean, ospetsuenetako batzuk dira Hasta no verte Jesús mío eta La piel del cielo.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak iragarri du sariaren irabazlea eta horrek "literaturari egindako ekarpena" goraipatu du. Horrez gain, hedabideetan egin duen lana eta konpromisoa ere aipatu ditu.

"Telefonoz jakinarazi diot eta epaimahaiari eskerrak emateko eskatu dit", esan du Wertek. Gainera, Poniatowska saria jasoko duen eguna (apirilaren 23a) iristeko irrikan dagoela esan du.

Golardoaren 38 urteetan, Poniatowska Cervantes Saria jaso duen laugarren emakumea da. Aurretik, Maria Zambranok (1988), Ana Maria Matutek (2010) eta y Dulce Maria Loynaz kubatarrak jaso zuten (1992).