Itxi

kultura

Abenduak 11

'Herritmo' ikuskizuna, Bilboko Arriaga Antzokian

Erredakzioa

Oreka TX musika taldea, Kukai dantza taldea eta Kalakan hirukoa elkartu egin dira erronka berri horretan. Proposamenean, herri-kirolaren inguruan lan egin dute ikuspegi artistikotik.

0:33

Oreka kontzeptua oinarri hartuta, Herritmo dantza, musika, kantua eta herri-kirolak konbinatzen dituen ikuskizuna da. Oreka TX musika taldea, Kukai dantza taldea eta Kalakan hirukoa elkartu egin dira erronka berri honetarako.

Ikuskizuna abenduaren 11n, 20:00etan, eskainiko dute Arriagan Antzokian. Sarrerak salgai daude jada, 8,50 eta 20 euro artean, eta proposamenak ordu eta erdiko iraupena du.

Osagai tradizionalak oinarri hartuta, agertokian proposamen garaikidea garatzen dute. Herri-kirolaren inguruan egin dute lan ikuspegi artistikotik, herri-kirolaren mugimenduak koreografia bihurtuz eta gure baserrietako erremintak musika sortzeko erabiliz. Adierazpen horien balio etnografikoa oso handia da, eta, oraingoan, plazatik antzokietara eraman dute, eszenografia, akustika, argi eta jantziak zainduta. Begirada berri honek ez du herri-kirolaren izaera aldatu edo ordeztu nahi; adierazpen horiei beste prisma batetik begiratzen zaie, gogoeta egiteko eta haien inguruan nolabaiteko interesa sortzeko. Proposamen honetan, artistek ez dute antzezten, erronka erakusten da.