kultura
2014
Kursaalek Fundazioa bereganatu, eta jarduera kulturalaz arduratuko da
Erredakzioa
Hala eta guztiz ere, Kursaal Fundazioak 2014rako programazioa prestatu du. Datorren urterako aurrekontua % 8,6 murriztu dute.
-
Kursaal Sznaren aurkezpena. Argazkia: EFE
Kursaalek, Donostiako kongresuetarako jauregia kudeatzen duen elkarteak, jarduera kulturala kudeatzen duen Kursaal Fundazioa bereganatuko du eta marka berri bat sortuko du.
Urtarrilaren 1etik aurrera, Kursaal Eszena sortuko dute. Horrela, Kursaalen gertatzen zen kudeaketa bikoitzarekin amaitu eta gastuak murriztu nahi dituzte.
Erakundea osatzen duten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta hainbat enpresa pribatuk 2013ko balantzea aurkeztu dute asteazken honetan, prentsaurreko batean, eta 2014rako aurreikusi dutena azaldu dute.
Programa
Hala eta guztiz ere, Kursaal Fundazioak 2014rako programazioa prestatu du. Datorren urterako aurrekontua % 8,6 murriztu dute. Azaldu dutenaren arabera, 2014rako 2013an baino bi kontzertu gutxiago izango dira, 30.
2014an, 1.367.546 euroko aurrekontua izango du Kursaalek. Horietatik, 300.000 Aldundiak , beste 300.000 Udalak, eta, gainontzekoa, bazkide pribatuek jarri dute.
Zifra ekonomikoez gain, egitarau artistikoaren arduradunek datorren urteko lehen sehileko ekitaldi garrantzitsuen berri eman dute.
Horrela, apirilaren 24an Vetusta Morla izango da Kursaalen eta, Eric Bardon, maiatzaren 4an. Horiez gain, Bill Callahan, Wim Mertens, Kirmen Uribe eta Esne Beltza artistek emanaldia eskainiko dute, ganbera aretoan. Gainera, Oreka TX, Kukai eta Kalakan taldeen Herritmo proposamena ere Donostiako aretoan izango da.
Musika klasikoari dagokionez, Kopenhagueko Orkestra Filarmonikoa (Martxoak 30), BBCren Orkestra Filarmonikoa (maiatzak 11), Luxemburgeko Orkestra Filarmonikoa (otsailak 4), eta Le Concert Spirituel taldea (apirilak 28) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango dira, besteak beste, Kursaalen.