Itxi

kultura

Urtarrilaren 17an eta 18an

Eric Gauthierrek 'Future 6' ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriagan

Erredakzioa

Lan honi esker Faust saria irabazi duen Gauthier Dance dantza-konpainiak sei koreografia batu ditu emanaldi honetan, horietako bost aurretik inoiz taularatu gabeak.

  • 'Future 6'

    Eric Gauthierren 'Future 6' ikuskizuna. Irudia: Arriaga Antzokia

Gauthier Dance dantza-konpainiak Eric Gauthier zuzendariaren gidaritzapean taularatuko duen "Future 6" ikuskizuna izango da ikusgai gaur eta bihar, urtarrilaren 17an eta 18an, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Gauthier Dance Stuttgarteko Theaterhaus antzokiko goi mailako konpainia da, eta Anna Sühelya Harms dantzariak Faust saria irabazi zuen 2013an "Future 6" ikuskizunean egindako lanari esker.

"Future 6" ikuskizunak sei koreografia batzen ditu, eta horietako bost lehen aldiz taularatuko dira. Koreografiak Europako bost sortzaile ezagunenetako batzuenak dira, "etorkizuneko dantzaren ildoak une honetan zehazten ari diren sortzaileenak", Gauthierren iritziz.

Besteak beste, Jiri Bubeniceken (Benois de la Danse saria jaso du) "Burning bridges", Cayetano Sotoren "Malasangre", eta Itzik Galiliren "Cherry pink and apple blossom white" piezak ikusi ahal izango dira bertan.

Gainera, Eric Gauthierren sorkuntza berria, "Takuto", ere ikusi eskainiko dute, eta, "I found a fox" piezan, Gauthier bera azalduko da Marco Goeckek eginiko solo bat interpretatzen.

Azkenik, "Bolero" Stephan Thossek eginiko umorezko piezak emango dio bukaera "Future 6" ikuskizunari.