kultura
Asteburuan
NAF jaialdiaren XI. edizioak Anime onena ekarri du Iruñeara
Erredakzioa
Dragon Ball telesailaren 30. urtemuga izango da Golem Yamaguchi zinema aretoetan eta Planetarioan egingo duten jaialdiaren eskaintza indartsuenetakoa.
-
'Ezpata sakratua' telesaila. Irudia: NAF Jaialdia
Japoniako animazioa izango da nagusi Iruñean egingo duten NAF jaialdiaren XI. edizioan. Horretarako, Golem Yamaguchi zinema aretoetan eta Planetarioan zinema emanaldiak, erakusketak eta beste hainbat ekimen antolatuko dituzte.
Ostiralean, urtarrilak 17, egingo duten ‘Ezpata sakratua’ eta 'Fairy Tail' telesailen emanaldiarekin hasiko dute jaialdia. Planetarioan ikusi ahal izango diren telesailen eskaintza 'Titanei eraso' eta 'Zeroren magia' lanek osatuko dute.
Erakustaldiei eta hitzaldiei eskainitako gunean 'aido', 'kendo' eta 'Tameshigiri' bezalako arte martzialak izango dira protagonista. 'Yukata'-k janzten ikasteko tailerrak ere egingo dituzte. Baita 'Suminagashi' estiloan margotzeko ere.
Baina NAF14 jaialdiaren zutabe nagusia ‘Dragon Ball’ telesailaren 30. urtemuga izango da. Hori dela eta mahai-inguruak, erakusketak eta beste hainbat ekimen egingo dituzte.
Golem Yamaguchi zinema aretoetan bestalde, 'Evangelion 3.3', 'Elorri erregea', 'Segunduko 5 zentimetro' , 'Mardock Scramble'. 'Wolf Children', 'Pianoaren basoa' eta 'Agartharako bidaia' filmak eskainiko dituzte. Emanaldiekin amaitzeko film sorpresa bat ere proiektatuko da.