kultura
Arkitektura
Julia Schulz-Dornburg-en 'Ruinas Modernas' erakusketa, Bilbon
Erredakzioa
Otsailaren 21a arte ikusi ahal izango da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko egoitzan, eta amaitu gabeko bizitoki-eraikinen obren argazkiak biltzen ditu.
Alemanian jaio eta Bartzelonan bizi den Julia Schulz-Domburgen 'Ruinas Modernas: una topografía de lucro' argazki erakusketa abian jarri du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Bilbon duen egoitzan. IX. Hirigintza Ikastaroen baitan atondu dute, eta otsailaren 21a arte izango da ikusgai.
Erakusketa, Espainiako eraikuntza espekulatiboan oinarritu eta 2010ean hasitako proiektuaren emaitza da, eta Ambit argitaletxeak kaleratutako izen bereko liburuan oinarrituta dago.
Amaitu gabeko bizitoki-eraikinen obren eta hondakinen paisaiak higiezinen burbuilaren lekuko bilakatuko dira erakusketa honetan.