kultura
World Press Photo
'Seinalea' John Stanmayerren irudiak irabazi du World Press Photo
Erredakzioa
Irudian ,etorkinen talde bat telefono mugikorrerako estaldura bila ari da, Djibutin, itsasertzean.
-
Irudi sariduna. Argazkia: Efe.
World Press Photo lehiaketaren 57. edizioko epaimahaiak Stanmayerri eman dio saria gaur, "Seinalea" argazkiarengatik. Etorkinen talde bat telefono mugikorrerako estaldura bila erakusten du argazkiak, Djibutin, itsasertzean.
Somaliatik, Etiopiatik, Eritreatik eta beste hainbat herrialdetatik Europara edo Asiara irtendako etorkin guztiak Djibutitik igarotzen dira, bizitza hobe baten bila", esan dute sariaren arduradunek.