Itxi

kultura

Erakusketa

'Badu, bada'k Bilbotik begiratuko die orain euskararen gaur-biharrei

Erredakzioa

'Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketa Bilboko alondegian izango da maiatzaren 4ra arte. Euskarari inoiz eskaini zaion bildumarik zabalena da.

02:47
Euskarari inoiz eskaini zaion bildumari zabalena: 'Badu, bada'

'Badu, bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketak euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertuko, AlhondigaBilbao espazioan, otsailaren 17ra arte.

Euskararen jatorriari buruzko galderak egiteaz gain, galdera honi erantzunak bilatzen saiatuko da 'Badu, bada': 'Zein da etorkizuna, gaur egungo testuinguru eleanitzean?'.

Euskararen errealitateak ezagutaraztea du ardatz erakusketak. Herritarrek hizkuntzen aurrean duten interesa piztea du helburu, eta horien inguruko hausnarketa eta eztabaida sortzea, hizkuntzari dagokionez mundu anitzago eta aberatsago bat egiteko.

Tailerrak, ipuin kontalariak, txotxongiloak, mahai-inguruak, hitzaldiak, bakarrizketak, musika eta bisita bereziak izango dira 'Badu, bada' erakusketan.

Jarduera Osagarrietarako Zentroan (1. eta 2. solairuak) izango da ikusgai, hurrengo ordutegian:

Astelehena: itxita
Asteartea – igandea: 11:00 – 20:00
Ostirala, larunbata, jaiegunak eta jai-bezperak: 11:00 – 21:00

Sarrera doakoa izango da, baita bisita gidatuak ere:

2013ko otsailaren 13ra arte izango da ikusgai 'Badu, bada', eta ordurako, bisitarien ekarpenei esker, erakusketa aberatsagoa izatea espero dute antolatzaileek.