Itxi

kultura

Zirkua

Cirque du Soleilek 'Dralion' Donostiara ere ekarriko du, uztailean

Erredakzioa

Konpainiak uztailaren 3tik 6ra taularatuko du 'Dralion', Belodromoan, eta abuztuan Bilbon egongo da. Donostiako ikuskizunetarako sarrerak otsailaren 28tik aurrera erosi ahalko dira.

  • 'Dralion'. Argazkia: Efe.

    'Dralion'. Argazkia: Efe.

Udan, Bilbora ez ezik (aurretik iragarrita zegoen), Donostiara ere bertaratuko da Cirque du Soleil konpainia, 'Dralion' ikuskizunarekin.

Sarrerak ostiralean, hilak 28, jarriko dira salgai, goizeko hamarretan, Live Nationen, Ticketmaster sarearen, El Corte Inglesen, eta www.misterentradas.com eta www.entradas.com webguneen bidez.

Lehenago, Cirque Cluben bidez erosi ahalko dira, asteazkenean, hilak 26, eta ostegunean, hilak 27. Cirque Clubeko kide izatea doakoa da, eta, besteak beste, sarrerak gainerakoek baino lehenago erosteko aukera ematen die kideei, eskaintza bereziak eginez, gainera, zenbaitetan. Halaber, Cirque Cluben izena emanda daudenek Cirque du Soleilen ikuskizunei buruzko informazio esklusiboa jasotzen dute.

Horrez gain, 'Dralion' abuztuaren 16tik 24ra Bilbon ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko.

'Dralion'en, Txinako akrobazien 3.000 urtek egiten dute bat, Cirque du Soleilen ikuspegi pluraletik begiratuta betiere. Ekialdeko filosofia du iturburu ikuskizunak, eta gizakien eta naturaren arteko orekaren bila hegaldatzen da. Ikuskizunaren izenean, bi hitzek egiten dute bat: dragoia, Ekialdearen ikurra, eta lehoia, Mendebaldea.

'Dralion'en, naturaren oreka bermatzen duten lau elementuek giza itxura hartzen dute. Horrela, elementu bakoitzari kolore bat dagokio: airea urdina da, ura berdea, sua gorria eta lurra okrea. 'Dralion'en munduan, kulturak txertatzen dira, gizakia eta natura bat dira, elkarrekiko oreka zaintzen dute.

'Dralion', Donostian eta Bilbon

2014ko uztaila

DONOSTIA, Anoetako belodromoa

Osteguna, hilak 3, 21:00

Ostirala, hilak 4, bi saio: 17:30 eta 21:00

Larunbata, hilak 5, bi saio: 17:30 eta 21:00

Igandea, hilak 6, 16:00

Prezioa: 26,40 eta 75 euro arte + banaketa gastuak, eserlekuaren arabera (% 20ko beherapena, 2 eta 12 urte artekoentzat).

2014ko abuztua

BILBAO Bilbao Arena

Larunbata, hilak 16, 21:00

Igandea, hilak 17, bi saio 17:00 eta 20:30

Asteazkena, hilak 20, 21:00

Ostirala, hilak 22, bi saio: 17:30 eta 21:00

Larunbata, hilak 23, bi saio: 17:30 eta 21:00

Igandea, hilak 24, 16:30