Itxi

kultura

Ikuskizuna

Mayumanaren perkusio hotsak, Donostian ostiraletik igandera

Erredakzioa

"Racconto" ikuskizuna bost aldiz taularatuko du Mayumana taldeak Kursaalen: arte-diziplina ezberdinetako elementuak uztartzen ditu, erritmoa oinarria dela. Sarrerak 38 euroan eros daitezke.

  • Mayumana. Argazkia: Arriaga Antzokia.

    Mayumana. Argazkia: Arriaga Antzokia.

Mayumana bueltan da Euskal Herrian, Bilbon eta Iruñean egon eta gero, eta oraingoan musikariek berek sortu dituzten musika instrumentu bitxiei ateratako diete soinua. Denera, bost emanaldi eskainiko ditu israeldar jatorriko taldeak Kursaalen: ostiralean (martxoak 21), 20:30ean; larunbatean (martxoak 22), 19:30ean eta 22:00etan; eta igandean (martxoak 23), 17:00etan eta 19:30ean.

Mayumana taldearen jardueraren oinarria erritmoa, ikusgarritasuna eta, horren guztiaren gainetik, sorkuntza dira, eta hori guztia arte eszeniko ezberdinak nahasten dituen sormen lan batean eramaten dute agertokira.

Milioika pertsonak gozatu dute Mayumanaren ikuskizunekin mundu osoan honezkero. Orain arte, 5.000 emanaldi egin dituzte 30 lurraldetan.

Egun, Mayumanak 20 jaioterritako 40 aktore baino gehiago ditu, aldi berean biraka ari diren bi konpainia egonkorretan.

"Racconto" ikuskizun berria dakar oraingoan taldeak. Ohi bezala, erritmoa, mugimendua, antzerkia, musika, dantza eta umorea dira protagonistak, Mayumana taldearen estilo bereziarekin. Umore kutsuan bideo irudi eta saio ezberdinak elkartzen dituen ahots bat da ikuskizunaren haria daramana; kasu honetan, Andreu Buenafuenterena.

Sarrerak Kutxabank sarearen bidez erosi ahal dira, 38 euroan.

"Racconto" ikuskizuna (jatorrizkoa, gaztelaniaz)