Itxi

kultura

Almadien eguna

Almadiazainen lana gogoratu eta omendu dute Burgin, Almadien Egunean

Erredakzioa

Mendez mende, Pirinioetako egurra Ezka ibaian barrena garraiatu izan dute Nafarroa hegoaldera.

1:35

Nafarroako Burgi herrian, Erronkarin, Almadien Eguna ospatzen ari dira larunbat honetan. Jaia egiteaz gain, almadiazainen ofizioa gogoratzeko ere baliatuko dute eguna. Izan ere, XVI. mendetik aurrera eta Esako urtegiko presa handia eraiki arte, almadiak eginez garraiatzen zuten Pirinioetako egurra Ezka ibaian barrena Nafarroa hegoaldera eta Aragoira.

Ekitaldiz betetako eguna dute Burgin: musika kontzertuak, merkatu tradizionala, herri bazkaria, eta Almadien Museora edota Ofizioen Herria izeneko ibilbidera antolatutako bisitak, besteak beste.

Eguneko ekitaldi nagusia eguerdian izan da, almadiak Burgira iritsi direnean. Urteroko festa honen funtsa Burgin eta Erronkari ibar osoan oinarrizkoa zen ofizioa gogoratzea eta omentzea da.

Aurten, Urrezko Almadia saria Erronkariko Erretiratuen Elkarteari eta Tajo Garaiko ganchero-en elkarteari eman diete, azken horri, Gaztelako ibaietan tradizio hori gordetzeagatik. Ganchero-ek ere egurketan ziharduten, baina egurrak, lotuta barik, soltean garraiatzen zituzten ibaian behera.

Jaiaren barruan, 2014ko Erronkariko jatorri izeneko gazta aurkeztu dute.