Itxi

kultura

13 ikuskizun

Pailazoen Arrigorriagako XIX. Jaialdia ostiral honetan hasiko da

Erredakzioa

Naziorteko jaiak hamahiru ikuskizun eskainiko ditu hemeretzigarren edizio honetan, igandera bitartean.

  • Nalua gasteiztar konpainiak "Fakir handia" aurkeztuko du.

    Nalua gasteiztar konpainiak "Fakir handia" aurkeztuko du.

Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa ostiral honetan, maiatzaren 9an, hasiko da, eta igandera bitartean, pailazo, antzerki, dantza, zirku, magia eta txotxongiloen antzezlanak ikusteko aukera eskainiko du.

Aurtengo edizioan 13 ikuskizun izango dira, tartean bi estreinaldi. Guztira, 13 konpainiak aurkeztuko dituzte lanok, horietatik hiru Euskal Herrikoak eta bi Argentinakoak.

Halaber, jaialdiak bestelako bi jarduera antolatu ditu aurten. Alde batetik, "Gorakada 25 urte" izeneko erakusketak talde bizkaitarraren ibilbidea jaso eta erakutsiko du, ekainaren 12ra arte, Arrigorriagako udal erakusketen gelan.

Beste alde batetik, El gran Rufus zirku tailerra antolatu da. Tailerra ostiralean egingo da Arrigorriaga ikastetxean, eta eskolako umeei zirku arteak erakutsiko zaizkie, eta malabareak pilota, mazo, makila eta plater txinatarrekin, akrobaziak edo oreka jokoak egiten ikasteko aukera izango dute.

Arratsaldez, Nalua konpainia gasteiztarrak abiatuko du jaialdiaren aurtengo edizioa, "Fakir handia" izeneko antzezlanarekin. 18:30ean, "Fakir handia" Udaletxeko plazara iritsiko da "misterioz inguraturik, sua, iltzeak, postura izugarriak eta beste hainbeste proba ezinezko aurkeztuz ikusleak harritzeko asmoz".

Ondoren, 19:45ean, Capicua taldeak "Entredos" ikuskizuna aurkeztuko du. "Armairu, mahai eta ohe erraldoia hegan egiten ikusteko aukera ekarriko dute, publikoa euren mundu magiko, zentzugabe, poetiko eta komikoan sarraraziz", azaldu dute. Entredos lanak Huescako 2013ko Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokako Ikusleen Antzezlan Onenaren Saria eskuratu zuen.