kultura
Eskultura
Henry Mooreren brontzezko zazpi eskultura erraldoi, Bilbon ikusgai
Erredakzioa
Zazpi lan monumental dira, Henry Moorek bere ibilbidearen unerik gorenean, 1960 eta 1982 artean, egindakoak.
-
"Ama-semeak, etzanda lana" Henry Mooreren lana. Argazkia: La Caixa Gizarte Ekintza.
Bilbok Henry Mooreren brontzezko zazpi eskultura handi hartuko ditu asteartetik aurrera, kalean, La Caixaren Gizarte Ekintzak antolatutako eta Henry Moore Foundationek eta Bilboko Udalak lagundutako erakusketa batean.
Henry Moorek bere ibilbidearen une gorenean sortu zituen zazpi lanok, 1960 eta 1982. urteen artean, eta eskultura modernoaren artista nagusietakoa den horrek bere ibilbide osoan egin zituen lanen adibide garbiak dira.
"Artea Kalean" artea museoetatik kanpo ateratzeko La Caixa garatzen ari den programari dagokio erakusketa, eta Bilbon jarriko dute ikusgai, Casilda Iturrizar parkean.