kultura
Arte eszenikoak
Forma eszeniko berrien topaketa, Bilboko Alondegian
Erredakzioa
Hainbat adierazpenetako eszena-sortzaile garaikideek parte hartuko dute Bizkaiko hiriburuko Alondegian, maiatzaren 31ra arte, mundu osotik etorrita. .
-
Aurkezpen ekitaldiaren une bat, Alondegian
Gaur "3,2,1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa" hasi da Bilbon. 3 edizio izango dituen programa honek, aurreko urtean hasi zen eta datorren urtean amaituko da. Maiatzaren 31ra arte, performancea, dantza eta egungo antzerkia berrikusiko dituzten hainbat proposamen artistiko elkartuko dira. Hiru disziplina horiek elkarrekin eta gai, kontzeptu eta sinergia ezberdinak planteatzen dituzten beste arte mota ezberdinekin erlazionatzen dira.
Ikuspegi eta jatorri ezberdinetako sortzaileek kontzeptu arruntak berrikusi eta ikuspegiak aurkeztuko dituzte. Probatzean, berritzean, kritikoa izatean, aurkeztean eta irudikatzean datza topaketaren dinamika.
Bigarren edizio honetan, Frantzia, Austria, Portugal, Suitza, Korea, Quebec eta beste hainbat lurraldetatik etorritako artistek parte hartuko dute, baita euskal herritar askok ere, hala nola Munduate, Blanca Calvo, Xabier Erkizia eta Ainara Legardón, Elssie Ansareo, Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana.