kultura
Jaialdi 'bizarroa'
Caostica film laburren eta bideoklipen jaialdia Bilbora heldu da
Erredakzioa
"Galaxiako film labur eta bideoklipen jaialdietan bizarroena" asteazkenean abiatuko du hamabigarren edizioa, 20:00etan, aurkezpen jai baten bidez.
Caostica film laburren eta bideoklipen jaialdiaren 12. edizioa ospatuko dute asteazkenean hasi eta larunbatera, hilaren 31ra, arte. Oraingoan ikus-entzunezko 39 lan erakutsiko dituzte antolatzaileek.
Aurten, epaimahaia Estrella Ramos aktore pornoak, Jose A. Perez blogari eta zuzendariak eta Koldo Almandoz zinemagileak osatu dute, eta ekitaldi guztiak doakoak izango dira.
Ostegun-ostiraletan, Sail Ofizialeko lanak erakutsiko dituzte caosticatarrek, 22:00etatik aurrera, Pedro Arrupe pasalekuan eta Areatzan hurrenez hurren.
Larunbatean, bestalde, amaiera ekitaldia egingo dute, film labur 'bizarroen' emanaldi eta guzti. Gainera, Wau y los Arrrghs!!!, Dj Chavecito, VJ Náuseas eta Ramón Churrucaren kontzertua egongo da eta sariak banatuko dituzte.
Lan irabazleak astelehenean ikusi ahal izango dira, ekainaren 2an, EHUko paraninfoan, 20:00etatik aurrera.