Itxi

kultura

Eleberri berria

Alex de la Iglesiak 'asperdurari ihes egiteko' liburua aurkeztu du

Erredakzioa

Zinemagile bilbotarrak "Recuérdame que te odie" eleberri berria aurkeztu du. Editore bat bere aurrerapen bat jaso duen komikigile erotu baten bila abiatuko da Madril osotik.

Alex de la Iglesia zinema zuzendariak idazteari ekin dio berriz, 'Recuérdame que te odie' eleberri berrian. Horretan, editore bat bere aurrerapen bat jaso duen komikigile erotu baten bila abiatuko da Madril osotik.

De la Iglesiak Madrilen, idazlanaren aurkezpenean, azaldu duenez, "Las brujas de Zugarramurdi" grabatzen ari zela piztu zitzaion istorioa idazteko harra: "Logale naizenean, idatzi egiten dut, eta azkenaldian lauzpabost orduz egiten dut lo egunean", esan du.

Eleberriaren orrialdeetan zehar, askotariko erreferentziak daude, maila jasokoak (Spinoza, Borges edo Esquilo) eta xeheagoak (Starbucks Coffee, Kellogg's...). "Sormen lanetan desordena behar izaten da, ideia batzuek beste batzuekin talka egin dezaten. Horrek pentsatzen laguntzen du", adierazi du.

"Borroka ideologiko" hori erakusteko, De la Iglesiak buru desoreka bat duen protagonista erabili du. Bere burua hobeto ulertzeko bidaia batean murgilduko da, eta bide horretan hainbat pertsona bitxi aurkituko ditu.

Bere filmetan bezala, umore ukitua du eleberriak, idazlearen iritiziz, "jakinduria mota bat baita. Publikoak disfurtatzea nahi dut, eta idazlan hau asperdurari ihes egiteko modu bat da".

Lan berriak

Zinemagileak Leo Messiren bizitzaren inguruan egin duen dokumentalaz hitz egin du. Horretan, futbolariaren jatorria erakutsiz, "heldu den tokira heltzeko egin dituenak erakutsi" nahi ditu. Horrez gain, komedia musikal "oso dibertigarri" bat prestatzen ari dela iragarri du.