Itxi

kultura

Saria

Eusko Ikaskuntza saria Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustanentzat

Erredakzioa

Idazleak eta hizkuntzalariak 'ex aequo' jasoko dute aintzatespena.

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak jasoko dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, 2014. urte honetan.

Epaimahaikideek gaur eman du sariaren ebazpenaren berri. Landak eta Orpustanek 'ex aequeo' jasoko dute saria, iaz Mari Carmen Gallasteguik eta Francisco Etxeberriak egin zuten bezala.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzaren presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak iragarri dute nork jasoko duen aurten goraipamena, Donostian egindako prentsaurreko batean.

1995ean jaio zen sariak 20.000 euro banatzen ditu. Aurten, saria partekatu egingo dute bi hartzekodunok.