kultura
Folklore jaialdia
Mundu osoko folklorearen adierazpenak, ostiralera arte Portugaleten
Erredakzioa
Jaialdiaren 40. edizioa uztailaren 21etik 25era egingo dute Ezkerraldeko herrian.
Costa Ricako, Hegoafrikako, Txinako, Poloniako, Ipar Osetiako eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian, uztailaren 21etik 25era.
Elai Alai Portugaleteko dantza taldeak antolatzen duen jaialdiak 40. edizioa du 2014koa. Aurten, Canillako pasealekuan izango da, uztailaren 21etik 24ra, eta Puente Colgante hoteleko kanpoaldean, uztailaren 25ean.
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak jaialdiaren garrantzia azpimarratu du berorren aurkezpenean: "Bizkaia goi mailako kultur ekitaldien nazioarteko mapan jarri du".