Itxi

kultura

Erreakzioak

Jaurlaritza "erabat atsekabeturik", Alex Anguloren heriotza dela eta

Erredakzioa

Jaurlaritzaren arabera, "Anguloren heriotza galera izugarria da kulturtzale guztientzat, baita interpretazioaren arte zail eta zoragarria miresten duten guztientzat ere".

"Eusko Jaurlaritza erabat atsekabeturik dago Alex Angulo aktorearen heriotza dela-eta. Euskal zinema eta antzerkigintzan garrantzi handia izan du aktore zendu berriak", ohar baten bidez esan duenez.

"Ezin da zalantzan ipini pertsona bezala zuen kalitatea, ez eta aktore gisa agertu izan zituen sakontasuna eta moldagarritasuna ere", gaineratu du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik adierazi dutenez, "Karraka antzerki-taldean hasi, eta Espainiako zein Euskal Herriko zinemagintzan egindako film bikainenetara arte, Alex Angulok beti jardun izan du antzerkigintzako eta ikus-entzunezko munduarekin erabat inplikaturik. Anguloren heriotza galera izugarria da kulturtzale guztientzat, baita interpretazioaren arte zail eta zoragarria miresten duten guztientzat ere".

Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak doluminak eman dizkio haren sendiari eta euskal antzerki eta zinema munduko familia handiari, aurrerantzean "Alex Angulo paregabearen hutsunearekin" egin beharko baitiote aurre euren errealitate pertsonal eta profesionalari. "Alex Anguloren memoria beti izango da gurekin", oharraren arabera.