Itxi

kultura

Heriotza

Richard Attenborough zinemagilea hil da, 90 urte zituela

Erredakzioa

Britainia Handiko aktorea eta zuzendaria, besteak beste, 'La gran evasion’ eta ‘Parque Jurasico’ filmeengatik da ezaguna. Duela urte askotik emaztearekin batera bizi izan da egoitza batean.

Richard Attenborough Britainia Handiko aktorea eta zuzendaria hil da, igande honetan, 90 urte zituela, BBC kateak jakitera eman duenez. Attenborough, besteak beste, 'La gran evasion' eta 'Parque Jurasico' filmeengatik da ezaguna.

Zinemagilea duela urte askotik emaztearekin batera bizi izan da egoitza batean, azaldu du Will Gompertz BBCko Arte zuzendariak. Halaber, gurpil-aulki batean ibili behar du, duela sei urte eskaileretatik erori zenetik.

Attenboroughek ibilbide oparoa izan zuen sei hamarketan, lehenengo aktore moduan nabarmenduta, eta, geroago, zuzendari bezala, besteak beste, ‘Gandhi’rekin egindako filmeekin. Azken horrekin bi Oscar irabazi zituen.

12 urterekin hasi zen antzezten, eta profesionalki 18 urte zituela barneratu zen zinemaren munduan. David Attenborough anaiarekin batera, Erresuma Batuko aurpegirik ezagunenetako bat da.