Itxi

kultura

Zinebi

Zinebik 'Camino a Olimpia' dokumentala aurkeztuko du ostegunean Bilbon

Erredakzioa

Hitzordua ostegunean da, abuztuak 28, arratsaldeko 20.00etan Bilboko Multicines aretoetan. Urritasuna duen kirolari talde baten bizitza kontatzen du Niko von Glasow-ek zuzenduriko lanak.

  • "Camino a Olimpia" dokumentalaren kartela.

    "Camino a Olimpia" dokumentalaren kartela. Iturria: zinebi.com

'Hileko dokumentalak', Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak urte osoko bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, 'Camino a Olimpia' filma eskainiko du ostegunean, abuztuaren 28an, Multicines aretoetan (José María Escuza, 13), 20.00etan. Sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da.

Lanak Londreseko Joko Paralinpikoetan parte hartzen duten atleta batzuen eta boleibol talde baten bizitzetan kontatzen du. 'Camino a Olimpia' dokumentalak, Niko von Glasow zuzendari alemanak, urritasuna duten pertsonen eguneroko bizitza erakusteko egin duen trilogia osatzen du.

Hirugarren zati horretan, zinegilea, (hark ere urritasuna du), bere burua kirolaren etsaitzat hartzen duena, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia gisa ulertzen dituena, Londreseko Joko Paralinpikoetan parte hartzen duten lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da.

Eurekin kirolari buruz hitz egiten du, baita bizitzari eta bakoitzaren beldurrei buruz ere.

Niko von Glasowek, Rainer Werner Fassbinder zuzendari ezagunari kafeak eramanez hasi zuen bere ibilbidea zineman. New York University izenekoan eta Poloniako Lodzeko Eskolan ikasi zuen, eta Alemaniako Akademiak hainbat sari eman dizkio: 'Weddingguests' bere lehen filmari eta 'Marie's Song' edo 'Nobody is perfect' lanei, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinebi