Itxi

kultura

Heriotza

Gottfried John aktore alemaniarra hil da, 'GoldenEye' filmeko gaiztoa

Erredakzioa

Bere ibilbidea antzerkian hasi zuen, zenbait telefilmetan parte hartu zuen eta, 1974an, Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen. Handik aurrera, elkarrekin lan ugari egin zituzten.

  • Gottfried John aktore alemaniarra hil da, ‘Goldeneye’-ko gaiztoa

    Gottfried John aktore alemaniarra hil da, ‘Goldeneye’-ko gaiztoa. Argazkia: imdb

007 agentearen aurka, "GoldenEye" pelikulan gaiztoaren papera egiten zuen Gottfried John aktore alemaniarra zendu da astearte honetan, 72 urte zituela, Alemania hegoaldean, Munichetik gertu.

WDR irratiak albistea jakitera eman eta berehala zabaldu da berria herrialdeko komunikabideetan, izan ere, gutxi dira nazioarte mailan arrakasta lortu duten aktore alemaniarrak.

Bere ibilbidea antzerkian hasi zuen, zenbait telefilmetan parte hartu zuen eta, 1974an, Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen. Handik aurrera, elkarrekin lan ugari egin zituzten.

"Berlin Alexanderplatz" telesailean egin zuen lanak arrakasta itzela lortu zuen eta hainbat pelikula ezagunetan parte hartu zuen, "GoldenEye" (1995) edo "Asterix eta Obelix: Zesarren aurka" lanean, besteak beste.